COMGI

San Telmo Museoa

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak elkarlenerako akordioa du Donostiako San Telmo Museoarekin. Horri esker, elkargokideek deskontuak dituzte erakusketa eta museorako sarreran.

Elkargokide txartela museoko takillan erakutsi besterik ez da egin behar deskontuaz gozatzeko: 50% deskontua izango du elkargokideak sarreran, hau da, 6 euro ordaindu beharrean 3 euro bakarrik ordainduko ditu.   

Elkargoak, berriz, antolatzen dituen jardueren difusioan lagunduko dio Museoari, bereziki, elkargokideen interesekoak izan daitezkeen erakusketen kasuan, alegia, osasunarekin nolabait loturikoak. 

GORPUTZA ERAKUSKETA

2018ko azaroaren 24tik aurrera Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketa ikusgai izango da. Erakusketak ibilbidea egiten du gorpurtzaren asmatze artistikoaren une aipagarri batzuetatik, Errenazimendutik Ilustraziora bitartean eman zirenak. Orduan gorputzaren irudikapena eraldatu egin zen, ikuspegi humanista eta modernoaren eraginez. 

Informazio gehiago hemen 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz