COMGI
Hasiera > 

“Haien begientzako Musika" Kontzertu Solidarioa [2024/05/03]

Hasiera: 2024/05/03
Hasiera ordua: 20:15

Eguna eta ordua: maiatzaren 3an, 20:15etan

Lekua: Iglesia de los Franciscanos (ZARAUTZ)

Munduko Begiak Fundazioa ziur dago gure ingurunean sentsibilizazio-lan bat egin behar dela ingurune behartsuetan saihets daitekeen itsutasunaren errealitatea ezagutarazteko. “Haien begientzako Musika" Munduko begiak 2017an martxan jarritako ekimena da, eta ekimen kultural baten bidez herritarrengana iritsi nahi du, pertsona guztiek kalitatezko begi-osasunerako eskubide unibertsalaren aldeko konpromiso aktiboa izan dezaten.

Ortzian Ensemble 2017an sortu zen, euskal kantutegi herrikoia eta munduko musikak interpretatu eta zabaltzeko. Abesti profanoak eta erlijiosoak, herrikoiak edo jauregikoak Bere errepertorioan Antxieta, Peñaflorida, Donejakue bideko egile anonimoen lanak daude; euskaraz ez ezik, galego-portugesezko, italierazko, alemanezko, ingelesezko eta frantsesezko abestiak.

Errezitaldi ugari eskaini dituzte eliza edo auditorioetan, Donostian, Garesen, Itziar-Deban, Arantzazun, Azkoitian, Errioxan, Ur-Mara museoan eta, berriki, Donostiako Aquariumean (Juan Sebastian Elkanoren oroimenez), Francesca di Nicola arpa jotzailearekin eta Juan Kruz Igerabide poetarekin.  

Gabonetako kontzertuetan Frantziskotarrena (La 72, migratzaileentzako etxe-babeslekua Tenosiquen, Mexiko-Guatemalako mugan), Zaporeak (Lesbosko kanpamentuak) eta, oraingoan, Munduko begiak proiektuarekin kolaboratzen dute.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz