COMGI
Hasiera > 

Txokolate eta gazta dastaketa [2024/05/17]

Hasiera: 2024/05/17
Hasiera ordua: 18:00

Data: maiatzak 17 / Ordutegia: 18:00 – 20:00

Ausartzen al zara zure zentzumenak probatzen?

Medikuen Elkargoak lehen topaketa antolatu du elkargokideentzat. Topaketa horren helburua da elkargoko kideen arteko harremana eta ezagutza sustatzea da, aisialdiko jardueren bidez.

Hala, maiatzaren 17an, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Txokolate eta gazten dastaketa izeneko tailerraz gozatu ahal izango dugu.

Tailerra Xabier Urizar Igoak emango du, Sommelier txokolate eta kakao III. maila, IICCTk ziurtatua eta Basque Culinary Centerreko eta Alacanteko Unibertsitateko irakaslea.

Xabierrek espezialitateko txokolateak zer diren erakutsiko digu, zer berezitasun dituzten, zergatik diren hautagarriak dastatze eta uztarketetarako eta produktu honekin lotutako gure eskema mentalak apurtzeko beste gauza asko ere erakutsiko dizkigu, batez ere, gaztarekin nahasten dugunean!

Jardueraren prezioa 30 eurokoa izango da eta elkargokide bakoitza medikua ez den lagun batekin inskriba daiteke (60 euro bi pertsona). BIZUMen bidez ordainduko zaio tailerreko arduradunari.

Jardueran izena emateko, bete formulario hau: FORMULARIOA

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz