COMGI
Hasiera > 

X Congreso Internacional de Salud Digital [2023/09/11 - 2023/09/15]

Data: 2023/09/11 - 2023/09/15
Hasiera ordua: 15:30

Osasun arretaren eraldaketa digitala ezinbestekoa da osasun ekosistemaren etengabeko aldaketari aurre egiteko. Eztabaidaezina da informazioaren eta komunikazioaren teknologiek aukera ematen dutela osasunaren autozaintza eta asistentziaren kalitatea hobetzeko eta sistemaren eraginkortasuna optimizatzeko. Osasuna goitik behera aldarazten ari den fenomeno geldiezin baten aurrean gaude.

Hala ere, egungo egoera erabiltzaileen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzen ote den hausnartu behar dugu, bai eta hurrengo urteetan behar horiek asetzeko estrategiarik egokienak zeintzuk izango liratekeen pentsatu ere, eta horrela balioa sortu paziente, profesional, osasun erakunde eta gizarteari begira.

Helburu horrekin sortu zen 2014an Osasun Digitalaren Nazioarteko Kongresua, eta hamargarren edizioa beteko du 2023an. Aurten Balioan Oinarritutako Osasun Digitalean egindako aurrerapenak aztertuko ditugu, inplikatutako eragile guztiekin. Hainbat ingurunetan lortutako esperientzia eta ikaskuntzak partekatuz, bizkorrago egin ahal izango dugu aurrera, eta urrunago iritsi.

Informazio guztia: https://www.uik.eus/eu/jarduera/x-congreso-internacional-salud-digital

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz