MIkrobioGUNE 2022 Euskal Herriko Mikrobiologoen bigarren topaketa jardunaldia da, 2022ko abenduaren 13an, Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ospatuko dena.
MikrobioGUNE 2022 topaketa mikroorganismoekin: eukariotoekin, prokariotoekin, birusekin eta prioiekin, loturiko berrikuntza zientifikoen eztabaidan ardaztuko da. Hainbat arlotan lan egiten duten ikerketa-talde guztiak bilduko ditu: osasuna, ingurumena, nekazaritza, abeltzaintza, etab. Testuinguru horretan, gai nagusia “One Health” kontzeptuarekin lotuta dago, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasunaren zaintzan komunikazio eta lankidetza interdiziplinarra areagotzeko mundu-mailako estrategia baita, denak elkarren artean lotuta daudela ulertuta.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK