COMGI
Hasiera > 

ELKARRIZKETAK-TALKS 2021: Bizi-itxaropena eta etika hilezkortasunerako [2021/07/12 - 2021/07/12]

Data: 2021/07/12 - 2021/07/12
Hasiera ordua: 16:00

Aubixa Fundazioak, Laboral Kutxaren babesarekin eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin, Bizi-itxaropena eta etika hilezkortasunerako saioa egingo du online, Elkarrizketak – Talks 2021 zikloaren barruan.

Elkarrizketa online egingo da Zoom plataformaren bidez, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren egoitzatik. Ekitaldiak ordubete inguru iraungo du, eta plataformaren bidez galderak egiteko aukera egongo da. Horretarako, egin klik ondorengo estekan eta eman izena “ESPERANZA DE VIDA Y ÉTICA PARA LA INMORTALIDAD” web-mintegian.

https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_3IoywHUYTf6WRz_wQXy6hw

Izena eman ondoren, posta elektronikoz jasoko duzu uztailaren 12an konektatzeko esteka.

PROTAGONISTAK

María Antonia Blasco Marhuenda zientzialaria biologo molekularra da eta telomeroen eta telomerasaren ikerketan espezializatuta dago. 1988an lizentziatu zen Biologia Zientzietan, Valentziako Unibertsitatean, eta 1993an Biokimikako eta Biologia Molekularreko doktore-titulua eskuratu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Doktorego-ondorengo ikertzaile izan zen Carol Greider doktorearen laborategian, New Yorken (AEB), eta 1997an Espainiara itzuli zen, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian (CSIC) talde-buru eta zientzialari gisa jarduteko. 2003an Espainiako Ikerketa Onkologikoetako Zentroan (CNIO) hasi zen lanean, Telomero eta Telomerasa taldearen arduradun eta Onkologia Molekularreko programaren zuzendari. 2011ko ekainaren 22tik Espainiako Ikerketa Onkologikoetako Zentroaren (CNIO) zuzendaria da.

Federico de Montalvo Jääskeläinenek Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta 1990ean graduatu zen. 1992tik aurrera ekin zion abokatu lanbideari eta 1998an Asjusa Letramed bulegoa sortu zuen, Medikuntza Zuzenbidean eta Biozuzenbidean espezializatuta. 2008an bizi-testamentuaren izaera juridiko-konstituzionalari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean. Azken 26 urteetan irakasle dihardu bertan, Konstituzio Zuzenbidearen arloan. 2019tik Espainiako Bioetika Batzordeko lehendakari da, eta 2014ko apiriletik UNESCOko Nazioarteko Bioetika Batzordeko (IBC) kide.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz