COMGI
Hasiera > 

Osasuna eta Hizkuntza IV: Ikerketatik ezagutzara [2021/07/15 - 2021/07/16]

Data: 2021/07/15 - 2021/07/16
Hasiera ordua: 15:00

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaroaren IV edizioa duzue hau. Hizkuntza eta osasungintzaren gaia hain konplexua eta zabala izanik, azterketa sakona beharko luke. Osasun arloko edozein hizkuntza plangintzak hiru baldintza bete beharko lituzkela esan daiteke:

1- Ebidentzian oinarriturikoa izatea.

2- Pertsonengan ardazturikoa izatea.

3- Tokian tokiko egoera administratiboa, erakundeen antolakuntza eta ingurune soziala kontuan hartzea.

PROGRAMA: https://www.uik.eus/eu/osasuna-eta-hizkuntza-iv-ikerketatik-ezagutzara

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz