COMGI
Hasiera > 

"50 urtez India nekazarian lanean " hitzaldia [2019/05/13]

Hasiera: 2019/05/13
Hasiera ordua: 19:00

Aurten 50 urte betetzen ditu Rural Development Trust Indian lanean. 1969an Anantapurren, Vicente eta Anna Ferrer eta boluntario talde batek RDT (Rural Development Trust) sortu zuten Indian, Vicente Ferrer Fundazioaren izenean. Harrezkero, Indiako eremuko kolektiborik ahulenekin lan egiten dute, mundu hobeago bat eraikitzeko asmoarekin.

Guztion ahaleginaz, milioika pertsona pobrezia larritik atera eta duintasunez bizi daitezen lortu dute. Baina oraindik behar asko dago egiteko jende askoren eskubideengatik.

Urteurren honekin bat eginez, datorren maiatzaren 13an Gipuzkoako Medikuen Elkargoan topaketa bat egingo da Nirmala Jalagaduguren eskutik, Indiako Vicente Ferrer Fundazioaren bozeramailea. Berarekin batera, 50 urte hauetan lortutakoa eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditugu.

Hitzaldia "50 urtez nekazal Indian lanean" (Nirmala Jalagadugu)

Data: Maiatzak 13, astelehena

Tokia: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa – Ekitaldi Aretoa (Frantzia Pasealekua 12) – Donostia

Ordua: 19:00tan

Sarrera doan izango da, lekuak bete arte.

Informazio gehiago:

https://www.fundacionvicenteferrer.org/es/agenda/nirmala-en-donostia-san-sebastian

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz