COMGI
Hasiera > 

GABONETAKO FESTA: haur zinema emanaldia eta sorpresak [2018/12/14]

Hasiera: 2018/12/14
Hasiera ordua: 17:30

Urtero bezala, abendu honetan ere Elkargoak Gabonetako Festa egingo du. Batez ere, elkargokideen seme-alaba edo ilobei zuzenduta dago.

NOIZ: Abenduak 14, ostirala

NON: Elkargoko Areto Nagusian

ORDUA: 17:30etan.

EGITARAUA: 

  • HAUR ZINEMA: Pixi Post eta-opari emaileak pelikula proiektatuko da. Adin guztietarako.
  • SARI BANAKETA: Elkargoko haur lehiaketen sarituei sarien banaketa.
  • TXOKOLATADA ETA SORPRESAK.

 

FILMAREN SINOPSIA: 

Orain mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinua kanporatzea erabaki zuen, mundu osoko umeak bereganatu eta Jeinu Bakarra izateko asmoa zuelako. Monopolish gizakien artean ezkutatu zen eta mendekatzeko plan bat landu du mendez mendez: jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea. Saiakera batzuen ondoren, azken kolpea emateko prest dago. Baina jeinuek ere badute ustekabe bat berarentzat: Pixi Post, Gabonen Zaindaria.

 

 
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz