COMGI
Hasiera > 

Ate irekiko III. jardunaldia etorriko diren egoiliarrentzat (Galdakao) [2018/04/10]

Hasiera: 2018/04/10
Hasiera ordua: 10:00

Barrualde-Galdakao ESIak, 2018ko apirilaren 10ean, hirugarren aldiz, Ate Irekiko jardunaldia eskainiko die egiaztatutako espezialitateetako barneko mediku
egoiliarrei.

Saio horren xedea hauxe da: Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua -Galdakao-Usansolo Ospitaleak eta lehen mailako arretak osatzen dutena- ezagutaraztea, aurten, egoiliar-plaza aukeratu behar dutenei, eta egiaztatutako gure 21 espezialitateetatik batean, espezialitatea egiteko zerbitzu erakunde hau aukeratu nahi dutenei.

Jardunaldian, zentroaren ezaugarriak azalduko dira, eta bertan eskaintzen diren espezialitateen berri emango, eta parte-hartzaileen zalantzak zein galderak ere argituko dira. Bisita gidatuan, berriz, batetik, zentroko eremu ezberdinetako profesionalek parte hartuko dute, eta, bestetik, askotariko espezialitateetan diharduten tutoreek ere, eta prestakuntza-ibilbideen berri emango dute.

Izen ematea: https://barrualdegaldakao.typeform.com/to/y2nurl

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz