COMGI
Inicio > 

OEEren Osasun Biltzarra [25/03/2022 - 26/03/2022]

Desde - Hasta: 25/03/2022 - 26/03/2022
H. Inicio: 09:00

Aurtengo OEEren Osasun Biltzarrean bereziki interesgarria izanen da guztiok elkartu eta gaiaz hitz egitea: pandemiak ekarri diguna, irakatsi diguna eta aurrera begirako erronkak izanen ditugu hizpide Atarrabian, martxoaren 25 eta 26an ostiralez eta larunbat goizez.

Lau mahai-inguru egingo dira:

  1. COVID-19 oinarrizko osasun-laguntzan
  2. Osasun mentalean
  3. Ospitaleetan
  4. COVID-19a eta gizartea

Seguru gaude asko duzuela kontatzeko lau ardatz horietakoren batean, edo askotan, edo beste batzutan, eta horregatik ekarpenak bidaltzeko epea luzatu dugu. 

Bidali zuen ahozko komunikazioa edo posterra otsailaren 15a baino lehen (barne) eta zabaldu deia ingurukoen artean, benetan aukera ederra dugu-eta elkarrekin jakintza partekatzeko. Gainera, covida ez da izanen gai bakarra, eta zenbait tailer ere antolatu ditugu. Alde batetik, osasungintza eta euskara-zerbitzuekin lotuak, eta, bestetik, egun pil-pilean den heriotza duinaren ingurukoa.

Informazio gehiago

En comgi.eus utilizamos cookies propias para el inicio de sesión y de terceros para analítica de visitas. Clica AQUI para más info. Puedes aceptar todas las cookies pulsando "Aceptar" o rechazarlas clicando "Rechazar"