COMGI
Inicio > 

OSASUNALDIA osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia [14/06/2022 - 16/06/2022]

Desde - Hasta: 14/06/2022 - 16/06/2022
H. Inicio: 16:00

OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14tik 16ra bitartean izango da, 16:00etatik 18:30etara. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (20/21 eta 21/22) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Horretarako maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Jardunaldia modu telematikoan egingo da: https://us02web.zoom.us/j/86596559322pwd=UFJUc0prNkgzWHhLYm9Md3Avbis2UT09

En comgi.eus utilizamos cookies propias para el inicio de sesión y de terceros para analítica de visitas. Clica AQUI para más info. Puedes aceptar todas las cookies pulsando "Aceptar" o rechazarlas clicando "Rechazar"