Datorren urriaren 26an, Hartutako Kalte Zerebralaren egun nazionala dela eta, ATECE Gipuzkoa elkarteak hainbat ekitaldi diseinatu ditu kolektiboa ikusarazteko:
- Informazio-mahaia Gipuzkoa plazan, 10: 00etatik 13: 00etara. Eguerdiko 12: 00etan kolektiboaren aldeko manifestua irakurriko dute.
- Aita Menni Erakundearekin lankidetzan, kontzertu bat egingo dute Donostiako San Bizente Elizan (Alde Zaharra), Erasmin Abesbatzaren eskutik, 18: 00etan. Sarrera doakoa
Informazio gehiago: https://www.atecegipuzkoa.org/