Terapia aurreratuak medikamentu guztiz berritzaileak dira, oinarritzen direnak geneen (terapia genikoa), zelulen (terapia zelularra) edo ehunen (ehun ingeniaritza) erabileran hainbat gaixotasun prebenitu edo tratatzeko. Tratamendu pertsonalizatuetarako gaitasun handia dute eta medikuntza iraultzen ari dira, aukera ematen dutelako estrategia terapeutiko berriak garatzeko gaur arte tratamendu eraginkorrik izan ez duten gaixotasunei begira.
Uda ikastaro honen helburua da terapia aurreratuei buruzko ikuspegi global bat ematea: zer diren eta nola aldatzen ari diren eta aldatuko duten panorama terapeutikoa datozen urteetan. Arreta berezia jarriko da EAEko ekosisteman: zer estrategia garatzen ari diren eremu honetan aitzindari izateko.
INFORMAZIO OSOA hemen