Osasun laguntzaren eraldaketa digitala ezinbestekoa da osasun ekosistemaren etengabeko aldaketari aurre egiteko. Ezbairik gabe, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek aukera ematen dute osasuna hobeto zaintzeko, laguntzaren kalitatea hobetzeko eta sistemaren eraginkortasuna optimizatzeko. Fenomeno geldiezina da, eta erabat aldatzen ari da osasun egoera.
Hala ere, hausnartu behar dugu egungo egoera erabiltzaileen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzen den, eta datozen urteetan behar horiek asetzeko estrategiarik egokienak zein izango liratekeen, gaixo, profesional, osasun erakunde eta gizartearentzat balioa sortzeko.
Helburuak
Ezagutza sareak partekatzea, ikastea eta sortzea osasun laguntzan parte hartzen duten eragile guztien eta herritarren artean.
Informazio gehiago eta izen-ematea