Osakidetzako hauteskunde sindikalak 2024ko azaroaren 28an, ostegunean, izango dira. Hauteskunde kanpaina urriaren 19an hasi zen eta azaroaren 25ean amaituko da. Posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna azaroaren 22a izango da.
Nork eman dezake botoa?
Hauteskundeen egunean kontratua indarrean duten langile guztiak.
Zein egunetan?
Azaroak 28, osteguna. Ordutegia:
Lehen mailako arreta: 8.00-20.00.
Larrialdiak, Erakunde zentrala: 8.00-22.00.
Ospitaleak: 7.00-23.00.
Zertarako eta zergatik bozkatu?
Igor Larrea Arranz Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko kideak nabarmendu du oso garrantzitsua dela botoa ematea ESI bakoitzeko langileen batzordeetan sindikatuan ordezkaritza izateko. Azpimarratu duenez, "kontuan hartuta profesional medikoak gutxiengoa garela Osakidetzan, garrantzitsua da botoa Lanbide Medikoa ordezkatuko duen Sindikatuaren hautaketan eta haren ezaugarri espezifikoetan kontzentratzea, gure lan-baldintza zehatzak defendatuz". Izan ere, ohartarazi duenez, "Osakidetzako negoziazio-mahaietan ordezkaritza medikorik lortzen ez bada, medikuntzakoak ez diren beste kategoria batzuek negoziatuko dituzte gure lan-baldintzak".