COMGI

Ohiko zalantzak

  • Nahitaezkoa al da? Ez, oraingo ez, baina izango da (ikus Directiva 2013/55/UE).
  • Ordainpekoa al da? Ez, ez du kosturik elkargokideentzat, Elkargoak bere gain hartzen baititu gastuak.
  • Zein dokumentu beharko ditut eskaera egiteko?

A) Praxi ona ziurtatzeko ez duzu dokumenturik prestatu behar.

B) Zure osasuna baloratzeko, ondorengo dokumentuak behar dituzu:

>> Mediku Ziurtagiri Ofiziala edo Ahalmen Psikofisiko ziurtagiria, Lan Osasunerako Unitate batek egindakoa. Lehen ziurtagiria eskatzen baduzu ondorengo testua jar dezatela eskatu beharko duzu:

"Certifico que: el Dr. o la Dra XXXXXX tiene la capacidad funcional para el desempeño de su puesto de trabajo como médico o médica"

>> Osasun Konpromisoa: aplikazio informatikoan aurkituko duzun dokumentua da. Bete egin beharko duzu eta bidali. Informazioa konfidentziala izango da eta loteslea.

Aplikazio informatikoan zehaztu beharko duzu artxibo hauek erantsita edo posta arruntez bidaliko dituzun.

D) Lan ziurtagiria eskuratzeko ondorengoa beharko duzu:

- Besteren kontura lan egiten baduzu, Enpresa Ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, gutxienez azken hiru urteak hartzen dituena.

- Zure kontura lan egiten baduzu, jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) aurkeztu beharko duzu, edo Autonomoen Ziurtagiria edo Mutual Médica ziurtagiria, gutxienez azken hiru urteak hartzen dituena.

Hiru eratara aurkez ditzakezu dokumentu hauek:

  1. Sisteman bertan, erantsitako dokumentu gisa.
  2. Posta elektronikoz helaraziko dituzula zehazten.
  3. Elkargora ekarrita.
Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri