Aubixa Fundazioak aurkeztuta, Laboral Kutxa eta Kantaita Enea ekoiztetxearekin elkarlanean, urriaren 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00tatik aurrera Xabier Lizaso pianojoleak eta Jose Felix Martí Massó neurologoak ekitaldi berezi bat eskainiko dute.
Bizipen honetan musikaren eraginaz jabetuko gara: musikalak ez diren eremuetan ere zer nolako ahalmena duen ohartuko gara.
Izan ere musika garunarentzat izugarri garrantzitsua baita, bizi osoan zeharrekoa: haurtzarotik zahartzaroraino. Kognitiar erreserba handitzen laguntzen du, bestela estimulatuko ez liratekeen garuneko hainbat eremu estimulatzen ditu, kognitiar gainbeherari aurre egitea ahalbidetzen du.
Gure garunak bizkortzeko duen berezko ahalmenean musikak duen eragina zenbaterainokoa den nabarmenduko dute saio honetan. Horretarako zer hobeto ikus-entzuleak ahalmen hori bere azalean sentitzea baino? Emanaldiaren helburua:
- Musikak kognitiar osasunarekiko prebentzioan egin dezakeen lanaz jabetzea, eta ondorioz
- Adin gazteetan, alegia hezkuntza mailan eta curriculumean, ariketa honek izan behar lukeen presentziaz jabetzea
- Akademikoki eta emozionalki eskaintzen dituen onuraz jabetzea
- Bertan izango den guztiak nork-bere kognitiar eta mental osasunean duen zer-esanaz jabetzea
Informazio gehiago: AUBIXA FUNDAZIOA