Otsailaren 25ean, 20:00etan, Antiguako elizan, Munduko Begiak/Ojos del Mundo elkarteak kontzertu solidarioa antolatu du ORTZIAN ENSEMBLEren laguntzarekin.
Urte askotako ibilbidea duen "Haien begientzako musika/Música para sus ojos" ekimenaren barruan, herritarrengana hurbiltzen dira proposamen kultural baten bidez eta saihestu daitekeen itsutasunaren aurkako borrokari buruzko kontzientzia sortuz.
Kontzertuaren bidez, jarduera musikal batek lurralde behartsuetako pertsona askori ikusmena itzultzen nola laguntzen dien erakutsiko dute.
Sarrera librea da. Irteeran, Mozambikeko optika mugikorraren proiektuari laguntzeko dohaintzak jasoko dira.
