Elkargoaren 120. urteurrenaren baitan, "Medikuntza humanoago baterantz" leloa duen kanpaina jarri du martxan Elkargoak. Ekainean gaian sakontzeko lehen mahai ingurua egin zen, gaztelaniaz, eta orain irailean bigarrena egingo da, euskaraz. Honetan, gainera, kanpainan parte hartu duen Anjel Lertxundi izango da gurekin, baita gure lankide den Jose Luis Paulin Seijas sendagilea. Sarrera irekia eta doakoa da aretoa bete arte.
Etortzekoa bazara, baieztatu ezazu hemen
