COMGI
Hasiera > 

Lehen mailako arretarako oinarrizko ekografia [2024/03/14]

Hasiera: 2024/03/14
Hasiera ordua: 09:00

Azken urteotan, erradiologiako espezialisten lana gainditu du ekografia klinikoak, eta arlo mediko guztietara hedatu da, hala nola kardiologiara, pneumologiara, erreumatologiara, traumatologiara, urologiara, ginekologiara, eta larrialdietako medikuntzara eta lehen mailako arretara. Horrenbestez, gero eta prestakuntza zabalagoa behar da.

Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateak uste du etengabeko prestakuntza dela bere ildo estrategikoetako bat, eta, zehazkiago, teknika berriak eguneratzeko eta daudenak birziklatzeko ezagutzak transferitzeari dagokiona. Esparru horretan, ekografia da gure lehentasunezko lan-arloetako bat.

Beraz, martxoaren 14an eta 15ean, "Lehen mailako arretarako oinarrizko ekografia" ikastaroa egingo da DeustoBioko instalazioetan, Lehen Mailako Arretako medikuei eta Familia eta Komunitateko Medikuntzako mediku egoiliarrei zuzenduta.

Matrikula: 2024ko otsailaren 1etik 29ra

INFORMAZIO GEHIAGO/IZEN-EMATEA

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz