Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Munduko Begiak elkarteak hainbat ekitaldi prestatu ditu, eta hilaren 22an emango diote amaiera kontzertu solidario batekin. Ekitaldia Musikeneko Auditorioan (Europa plaza 2, Donostia) izango da, 19: 00etan, eta Carlos Garcések zuzenduko du, Roi Guzmán tronpa jotzaile dela.
Gainera, ekintza txiki bat egingo da begi-osasun irisgarria eta kalitatezkoa izateko eskubide unibertsalaren alde aktiboki inplikatzeko.
Sarrera librea da lekua bete arte eta irteeran borondatezko dohaintzak jasoko dira edo ES91 2095 0000 7091 0689 3975 kontuan dirua sartuz.