Sendagileen Elkargoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Gros auzoko La Central Art Gallery arte-galeriarekin, jarduera desberdinak bultzatu eta artearen eremua medikuei zabaltzeko.
Datozen hilabeteetarako aurreikusita dauden jardueren artean, arteari buruzko hitzaldiak daude mediku seniorrentzat, #COMGI topaketen barruan artearekin lotutako tailerrak edo galerian antolatzen diren erakusketetara bisita gidatuak.
Gainera, Elkargoak eta La Central Art Gallery-k mediku artistei deialdi bat egitea aurreikusten dute, beren lanak asteburu batez galeriako erabilera anitzeko aretoetan erakutsi (eta saldu) ditzaten. Horretarako, Elkargoaren asmoa da urte amaieran elkargokideen artean teknika libreko deialdi bat egitea (pintura, grabatua, eskultura, argazkia...). Interesa duten elkargokideek dossier bat aurkeztu beharko dute beren lanekin, ebaluazio-batzorde batek hauta ditzan maiatzean egingo den erakusketan parte hartuko duten artistak.
Azkenik, elkargokideek % 5eko deskontua dute Galeriako obretan, eta elkargokide mediko gisa identifikatzen dira beren txartelarekin.