
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak, Rural Kutxarekin lankidetzan, TEKNOADIKZIOEI buruzko hitzaldi interesgarri hau antolatu du, pantailek gure osasunean eta burmuin txikienetan dituzten ondorioak ezagutarazteko eta prebenitzeko.
Sarrera doakoa eta irekia izango da, aretoa bete arte. Elkargoko Youtube kanaletik ere zuzenean jarraitu ahal izango da solasaldia.
> Moderatzailea: Belén Alonso, Elkargoko idazkari nagusia.
> Hizlariak:
- Gurutz Linazasoro, neurologoa: Garuna eta pantailak: ikuspegi orokorra
- Borja Laña, neuropediatra: Pantailak burmuin txikienetan eta horien garapenean izan ditzakeen ondorioak.
- Josean Fernández, terapeuta eta AERGIko (adikzioen elkartea) presidentea: teknoadikzioen egungo argazkia eta nola prebenitu.
Hitzaldien ondoren, solasaldia egingo dute adituek eta bertaratu direnek euren kezka eta galderak planteatu ahal izango dituzte.
Hitzaldia zuzenean jarraitzeko, jo esteka honetara: https://youtube.com/live/NiVUVvRqEys