Erantzukizun Zibil Profesionaleko Aseguruaren poliza AMA konpaianirekin du Elkargoak https://www.amaseguros.com/
BAMEen kasuan, formakuntza garai osoan 16,04 € ordaintzen dira urteko, beraz, Elkargotik asegurua kontratatzea gomendatzen dizugu, erabat babestuta egon zaitezen.
Defentsa juridikoa eta zigor- auzietako gaitasungabetzea barne hartzen ditu, soldataren arabera eta 24 hilabetez, gehienez 4.000 €-ko estaldurarekin hilean.
Hiru modalitate ditu:
- Publikoa (Osakidetzan bakarrik lan egiten dutenentzako)
- Pribatua (eremu pribatuan bakarrik lan egiten dutenentzako)
- Mistoa (Osakidetzan eta eremu pribatuan lan egiten dutenentzako).
Espezialitateen araberako taldeak eta aseguratutako zenbateko ekonomikoak zerrendatzen dira. Otsailero zenbatekoen kargua egiten da eta urtero automatikoki berritzen da segurua.