COVID-19ko pandemiarekin lotuta, eta kontsulta pribatuetako asistentziaren esparruari dagokionez, Medikuen Elkargoak honako gomendio hauek egin nahi ditu:
– Norbera babesteko neurriak behatzea eta zorroztea, erabilera bakarreko maskara kirurgikoak erabiliz (ez esterilizatu), eta, ahal den guztietan, segurtasun-tartea mantendu.
– Erabili eta botatzekoa ez den materiala eta osasun-tresneria garbitzeari buruzko jarraibideak betetzea paziente bakoitzaren arretan:
– Lan-eremuaren garbiketa indartzea (harrera-lekua, itxarongela, kontsulta edo bulegoa), eta maiz aireztatzea.
– Eta, jakina, bisita edo elkarrizketa bakoitzaren ondoren eskuak garbitzea, ur eta xaboi ugarirekin edo eskuetako desinfektatzailearekin.
– Hitzorduak ahalik eta ondoen kudeatzea, pazienteak itxarongelan ez elkartzeko.
– Kontsulta egin aurretik, galdetegi labur bat egitea paziente bakoitzari, galdera hauei erantzuteko:
- Sukarra, eztula edo beste arnas sintomarik izan al duzu azken 14 egunetan?
- Kontaktuan egon al zara koronabirus bidezko diagnostiko bat egiaztatu zaion pertsonaren batekin?
- Zuzeneko kontaktuan egon al zara azken 14 egunetan arnasketa-koadro akutua zuen pertsonaren batekin?
– Erantzunetakoren bat baiezkoa bada baina tenperatura 37,5º-tik beherakoa bada, atzeratu kontsulta 14 egunez.
– Erantzunetako bat baiezkoa bada eta tenperatura 37,5º-tik gorakoa bada, abisatu aholku sanitarioko telefonora: 900 203 050
– Gomendatzen dugu ez egitea ospitaleko edo larrialdiko laguntza behar duen inolako praktika mediko edo kirurgikorik, zerbitzu horiek kaltetuentzat gorde behar baitira.
– Aurrez aurreko kontsultak murrizketa baloratzea ezinbestekoak, oso beharrezkoak eta larrialdi medikoetarako kasuetara mugatuz.
– Trukean, telefono bidezko kontsultak eta kontsulta telematikoak sustatzea.
– Taldeko saioak bideokonferentziaz edo bestelako urrutiko bilera-prozeduren bidez programatzea eta egitea.
– Mediku bakoitzaren irizpide profesionalari erantzuten dion beste edozein neurri ezartzea, instalazioaren berezitasunengatik, kontsulta motagatik edo espezialitateagatik beharrezko ikusten bada.
Edozein dela ere jardueraren eremua – Publikoa edo pribatua –, medikuaren lanbideak konpromiso bera du: pazienteen osasuna. Erantzukizun horri erantzunez, gure betebeharra da osasun-agintaritzen esku jartzea, gaur egungoa bezalako osasun-krisien aurrean hala eskatzen zaigunean.
Horiek zaintzeko, medikuok geure osasuna ere zaintzeko betebeharra dugu.
Gure burua zainduta, denak zaintzen ditugu.
Iturria: geuk egina eta Cadizko, Coruñako eta Kantabriako Medikuen Elkargoak.