COMGI

1. ERREZETA MOTAK

Errezeta medikoak formato desberdinetan eska ditzakezu:  

  • XML (Artxiboa): Artxibo honetan integratuta daude errezetarako beharrezkoak diren datu guztiak. Barra-kodea, errezetaren zenbakia eta medikuaren filiazioko datu guztiak, eta baita logoa ere, eskatu baldin baduzue. Formatu honek errezetak kudeatzeko programa bat erabiltzen duzuenontzat bakarrik balio du. Halakorik ez baduzue, OMC-k eskura du programa bat doan ondorengo estekan: www.plataformadereceta.es 
  • PDF (Artxiboa): 100 errezetako talonarioa jasoko duzu PDF formatoan, zure kabuz inprimatu beharko duzuna. (Garrantzitsua: gogoratu errezeta bakoitza behin bakarrik erabil dezakezula, beraz, kontuz ibili inprimatzerako orduan errezeta berdina bitan ez erabiltzeko). Inprimatuta ere jaso ditzakezu errezetak, beheko aukeretan adierazten dugun bezala. 
  • ERREZETA TOLOITEGIA (zuri beltzean inprimatuta): 100 errezeten taloitegia eska dezakezu inprimaturik (logotipoarekin hala nahiko bazenu), Elkargoan jasotzeko edota zure etxe edo lantokian. 
  • ERREZETA TOLOITEGIA (kolorean inprimatuta): 100 errezeten taloitegia eska dezakezu inprimaturik (logotipoarekin hala nahiko bazenu), Elkargoan jasotzeko edota zure etxe edo lantokian. 

OHARRAK:

Behin errezetak Elkargora eskatu ondoren, taloitegiak entregatzeko epea 20 egunekoa da, beraz, komeni da eskaerak garaiz egitea, errezetarik gabe ez geratzeko.
 
 
Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri