Data: Otsailak 28 / Ordutegia: 18:00 – 19:30
Medikuntza, artea edota humanitateei eskainitako hitzaldiek osatzen dute Senior Medikuntza Ikasgela kultur zikloa. Hitzaldiak Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko ekitaldi-aretoan emango dira, edukiera bete arte.
Hilabete honetako hitzaldian, Aurretiazko Borondateen dokumentuaren eta sor daitezkeen beste zalantza batzuen inguruan eztabaidatuko da, pertsona bakoitzak bere borondatearen berri pertsonalki ematea eragozten dioten egoeretan jaso nahi duen osasun-laguntza hausnartzeko eta planifikatzeko. Hurrengo fasean, dokumentu hori egiten lagunduko zaie hala nahi duten mediku erretiratuei.
Hizlariak
- Elizabeth Blarduni Cardon. Mediku erretiratuen batzordekidea.
- Myriam Berruete Cilveti. Familia erretiratuko medikua. Zainketa aringarriei eta bizitzaren amaierari buruzko prestakuntza.
- Milagros Garikano Iruretagoyena. Familia-medikua Ordiziako Osasun Zentroan. Bioetika klinikoan eta asistentzialean aditua. Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea.
- Eduardo Clavé Arruabarrena. Mediku erretiratua. Bioetikan aditua.
- Leopoldo Diez de Fortuny. Abokatu erretiratua. Donostialdea ESIko CEAko kidea. Eutanasiaren Euskadiko CGyE-ko kidea.
Metodologia
- PRESENTZIALA: Hitzaldia aurrez aurre egingo da Elkargoko ekitaldi-aretoan. IZEN EMATEA
Egitaraua
- Arretaren plangintza partekatuaren gakoak. Eztabaidatik dokumentura.
- Aurretiazko borondateei lotutako administrazio-izapideak ezagutzea:
- Zer da aurretiazko borondateen dokumentua? (ABD)
- Nork egin dezake eta zertarako balio du?
- Zer islatu dezakegu bertan?
- Nola formalizatzen da aurretiazko borondateen dokumentua?
- Zer osasun-profesionalek dituzte nire dokumentuan jasotako jarraibideak?
- Nola jokatzen da ABDan jasota ez dauden egoeretan?
- Nor izan daiteke ordezkari?
- ABDan hiltzeko laguntza (eutanasia) jasotzeko aukera.
- Gorputzaren dohaintza ABDn
IZEN EMATEA