Gipuzkoako Medikuen Elkargoak elkargoaren kuotaren ordainketa atzeratzeko erabakia hartu du, osasun-krisiaren ondorioz bizi dugun egoera ez-ohikoa dela-eta. Aurrez ezarritako egutegiaren arabera, aste honetan biratzekoa zen ordainagiria. Modu honetan, ordainketa geroratuta geratzen da "alarma egoerak irauten duen bitartean, euren egunerokoan lagungarri izan dakiekelakoan gure elkargokideei ". Egoera normaltasunera itzulitakoan ezarriko da kobraketa data berria.