COMGI

Elkargoak dibulgazio-kanpaina bat abiarazi du medikuen aldarrikapenak herritarrengana hurbiltzeko

12/03/2026

Datorren asteko greba-deialdiaren baitan, igande honetan bertan, martxoaren 15ean, Elkargoan egingo dugun dibulgazio-kanpaina aurkezteko jotzen dugu zuengana.

Kanpaina honen helburua bikoitza da:

  • Gizarterantz: Herritarrei azaldu nahi diegu sendagileen borroka, eta batez ere, ulertarazi nahi diegu beren segurtasunaren eta arreta duinaren aldekoa dela. Gure baldintzen narriadurak euren osasunari zuzenean eragiten diola uler dezaten nahi dugu.
  • Kolektiboari begira: Gure aldarrikapenak ikusarazi nahi ditugu, mediku profesionalen batasuna indartu eta greba egiten ari diren lankideak babestu.

Kanpaina prentsan islatuko da igande honetan eta datorren astean, DBUSen flotaren pantailetan ere egongo da eta sare sozialetan ere zabalduko da.

Guztioi gonbidatzen zaituztegu egindako pieza grafikoak ezagutzera eta kanpainarekin bat egitera, zuen kanaletan partekatuz, denon artean gure mezuak herritarrei hurbildu ahal izateko.

 

Materiala hemen deskarga dezakezu: 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz