COMGI

2019ko Gabonetako txartelen eta apaingarrien lehiaketak martxan dira

31/10/2019

Urtero bezala, gabonak direla eta, elkargoak bi lehiaketa martxan jarri ditu: gabonetako txartelen lehiaketa eta zuhaitzerako apaingarrien lehiaketa. Bi lehiaketak elkargokideen seme-alaba edo bilobei zuzenduta daude.

Gabonetako txartelen lehiaketa

Txartelen lehiaketak bi kategoria desberdin izango ditu eta bi sari banatuko dira: 4-8 urte bitarteko haurrek sortzen duten Gabonetako txartel onenari eta 9-12 urte bitartekoen arteko gabon txartel onenari. 

Postalen gaia gabonak behar dute izan eta diseinua originala izan beharko du. Postalak entregatzeko azken eguna abenduaren 9an, astelehena, izango da.

Bi modutan helarazi daitezke Elkargora egindako lanak:

  • Bulegoetara ekarriz (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Do­nostia), bi gutun-azal ekarrita: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia jarriz. 
  • Posta elektronikoz (postala eskaneatuta): Erantsitako artxibo gisa egindako lana eta emailean datuak: egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia jarriz. Posta elektronikoen helbideak hauek dira: info@comgi.eus.

 

Gabonetako apaingarrien lehiaketa

Apaingarrien lehiaketak bi kategoria desberdin izango ditu eta bi sari banatuko dira: 8 - 12 urte bitarteko haurrek sortzen duten Gabonetako apaingarri onenari eta 13 - 16 urte bitartekoen arteko gabon apaingarri onenari. 

Apaingarrien gaia gabonak behar dute izan eta eskulana pinuan zintzilikatzeko eta originala izan beharko da. Apaingarriak entregatzeko azken eguna abenduaren 9an, astelehena, izango da.

  • Lana aurkezteko, apaingarria izenik gabe bulegoetara ekarriz (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Do­nostia) eta gutun batean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia jarriz. 

Sariak

Sari banaketa abenduaren 13an, ostirala, izango da, Elkargoaren Gabon Festarekin batera.

> Gabonetako lehiaketen irabazleentzako saria kategoria bakoitzeko:  

  • Tamayo paper-dendan gastatzeko 50 euroko txartela bat.
  • Txartela Gabon Festan aurkeztuko da eta Medikuen Ahotsa aldizkarian azalduko da.
  • Apaingarria Elkargoko pinuan zintzilikatuko dugu eta Medikuen Ahotsa aldizkarian azalduko da.
 
 
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz