COMGI

Zinema saioa eta osasun arazoei buruzko hitzaldia eskaini du Elkargoak Tolosan

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Tolosara eramango aste honetan berriki martxan jarri zuen Zinema Osasungarria proiektua, MUGI ekimenaren baitan. Helburua hiritarren osasun heziketa lantzea da, zinema baliatuta, eta kasu honetan MUGIko adineko pertsonentzat izango saioa, asteazkenean hilak 30 TOPICen.

Zehazki UP filma proiektatuko da, gizon zahar eta haur baten abenturak kontatzen dituen pelikula. Proiekzioaren ostean, Sendagileen Elkargoko idazkari nagusia den Belen Alonso sendagileak filmean agertzen joan diren osasunari buruzko arazoen inguruan hitz egingo die bertaratutakoei, Minia izeneko bere txotxongiloa baliatuz. Bien artean adineko pertsonek jasaten dituzten gaixotasun eta osasun arazoak aztertuko dituzte baina baita horiek arindu ditzaketen gauza txikiak ere; esaterako, konpainia, laguntasuna eta MUGIk bultzatzen duen bezala, belaunaldien arteko harremana.

MUGIn parte hartzen duten erakunde eta mugimendu desberdinak hurbilduko dira saio berezi honetara, baita Tolosako alkatea, Olatz Peon Ormazabal.

Osasunari buruzko heziketa indartu

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak pasa den irailean jarri zuen martxan Zinema Osasungarria proiektua, bereziki haur eta gazteei zuzendua. Hileko lehen ostiraletan bere egoitzan, Donostian, haurrei zuzendutako film bat proiektatzen da, saio ireki eta doakoan. Proiekzioa eta gero, Minia txotxongiloa eta Belen Alonso medikuak solasaldi laburra egiten dute bertaratu direnekin eta pelikulan ikusi diren zenbait kontzepturen inguruan hausnartzen dute, pertsonen osasun fisiko nahiz emozionalarekin zer ikusia dutenak. 

Ikus datozen saioen egitaraua

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri