COMGI

www.guiasalud.es guneak Ebidentzian oinarritutako medikuntzarako laguntza eskaintzen du

08/11/2010

www.guiasalud.es web guneak hogeiren bat Praktika kliniko gida jasotzen ditu, besteak beste, OSTEBAk egin eta Mila Arrieta medikuak koordinatutako bizitzaren amaieran zaintzeari buruzkoa

 

2010/11/08

Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko kalitatea oro har hobetzeko, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak baliabide berri bat jarri du martxan Interneten: GuíaSalud – Biblioteca de Guías de Práctica Clínica izenekoa, alegia.

Diagnostikoak edo aukera terapeutiko egokienak aukeratzen laguntzeko gomendioak jasotzen dituzten Praktika Klinikoko Gidak (Guías de Práctica Clínica) profesionalei zein gaixoei zuzenduta daude. Zein da gida hauen helburua? Osasun arretari buruz profesionalek zein gaixoek erabakirik aproposenak hartzeko laguntza eskaintzea.

GuíaSalud web gunea beraz, Ebidentzian oinarritutako medikuntza erabili nahi duten zientzialariei zein erabiltzaileei begira jarri da martxan, eta osasun arretetako kalitatea hobetzeko aukera emateaz gain, akats klinikoak gutxitzea eta jardute klinikoaren aldagarritasuna ahalegintzen ditu. Izan ere, gaixoak tratatzerakoan hoberenak eta berrienak diren ebidentziak erabiltzea bultzatzen baitu Ebidentzian oinarrituta esaten zaion medikuntzak.

Praktika Klinikoko Gidak bi eratan sailkatuta agertzen dira bertan: gaixotasunak kontutan hartuta batetik, eta medikuntza espezialitatearen arabera bestetik. Horrez gain, behar den gida topatu ahal izateko bilatzaile bat ere bada. Momentuz hogeiren bat gida prest dago, besteak beste tuberkulosia tratatzemk, Iktusa ekiditeko, elikadura arazoei aurre hartzeko edota bizitzaren amaieran gaixoa nola tratatu jakiteko. Horiek guztiak erabat dohain.

Bizitzaren amaieran daudenei eta familiei laguntzeko gida Euskadiko Osasun Teknologien Ebaluaziorako Batzordeak, OSTEBAk, egin du Milagros Arrieta medikuak –Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Deontologia batzordeko presidenteak– koordinatuta.

Horrezaz gain, beste hainbat baliabide eskaintzen ditu GuíaSalud web guneak. Aipagarrienak horien artean, informazioa (prestakuntza, gaurkotasuna, eta abar) eta Ebidentzian oinarritutako medikuntza garatzeko tresnak.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri