COMGI

Urriak 16: etor zaitez lankidetza proiektuak ezagutzera

25/09/2019

16 de octubre: Día de la Cooperación Médica en el Colegio

Garapenerako lankidetzan interesa duzu? GKE bateko kide izan nahi duzu? Ezagutu nahi dituzu lankide sendagileen lankidetza proiektuak?

Datorren urriaren 16an, asteazkena, 18:00etan, Osasun Lankidetzaren Eguna ospatuko dugu Elkargoan. Ekitaldian, aurtengo deialdia irabazi duten proiektuei diru-laguntzak emateaz gain, zenbait proiektu eta erakunde gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu, baita lankidetzaren inguruko zalantzak argitzekoa ere.

Izan ere, aurten Tomás Cobo Castro jauna etorriko da, OMCko Nazioarteko Lankidetzarako Fundazioko presidente ordea (gainera Sendagileen Elkargo Ofizialen Batzorde Orokorreko presidente ordea ere bada). Cobo jauna Gipuzkoako Lankidetza Bulegoa ezagutzeko interesa izan du eta ekitaldian parte hartuko du, sendagileek lankidetzan duten presentziari buruzko hitzaldia emanez. Gainera, bertaratzen direnen zalantzak argitu ahal izango ditu.

2019 urtean inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira diru-laguntzen deialdiraL: 17 erakundetako 19 proiektu, hain zuzen. Horietatik, zortzik lortu dute diru-laguntzaren bat eta guztira 17.000 euro banatuko dira. Laguntza hauek Elkargoko Fundazioak deitu eta ematen ditu, bere patronoei esker: AMA eta BANKOA.

Elkargoak, bere Fundazioaren eskutik, lankidetzaren inguruko jardunaldi hau antolatu du beste urte betez, izan ere, urtetik urtera gero eta gehiago dira diru-laguntzen deialdira aurkezten diren erakundeak. Ekitaldi honek erakundeen arteko elkar ezagutza sustatzeko aitzakia izan nahi du, baita sendagileek, euren lanaz gain, denbora librean aurrera eramaten dituzten proiektuak ezagutzeko ere.

Egitaraua:

Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta Fundazioko presidente den Iñaki Eizaguirrek irekiko du. Gero, pasa den urteko laguntzari esker aurrera eramandako 3 proiektu ezagutuko ditugu.

Lehena, La Sonrisa de la Esperanza erakundearen Tratamiento de pacientes con secuelas de Noma en los territorios de Burkina Faso y Costa de Marfil proiektua izango da eta elkargokide dugun Angel Emparanza bere zuzendariak azalduko digu.

Ondoren, Salvamento Marítimo Humanitario erakundearen txanda izango da, Asistencia Sanitaria en Chios proiektua azalduko digun Gloria de la Parra sendagilearekin.

Azkenik, UTOMI erakundearen eskutik, Relatos. Conocer y concienciar sobre la situación del VIH en países con escasos recursos de África (Mozambique) proiektua ezagutuko dugu, erakundeko kide den Ana Fuentes sendagilearen eskutik.

Hitzaldi labur horien ostean, 2019ko diru-laguntzak banatuko dira, ondorengo erakundeei:

  • O.D.M / MUNDUKO BEGIAK. Proiektua: Refuerzo de las capacidades en salud ocular de los recursos humanos sanitarios de la región de Mopti (Mali).
  • DENOK OSASUNAREN ALDE – TODOS POR LA SALUD (D.O.A.). Proiektua: Programa de colaboración y fortalecimiento del sistema de salud en el ámbito asistencial, de formación y capacitación del personal sanitaria. Guatemala 2017.
  • FUNDACIÓN LA VALMUZA. Proiektua: Educación para la salud en adolescentes en riesgo del medio rural del sur de Mozambique.
  • KELLE HERRIALDEAN OSASUNA SUSTATZEKO ELKARTEA. Proiektua: Promoción de la salud en la comarca de Kelle herrialdean(Senegal) osasuna sustatzeko elkartea.
  • ABAY, NILO AZUL, ASOCIACIÓN PARA EL DESARROLLO DE ETIOPÍA. Proiektua: Soporte nutricional a lactantes con desnutrición en Gaba Kemisa, Walmara. Etiopia.
  • MEDICUS MUNDI. Proiektua: Atención sanitaria digna, de calidad e incluyente para las poblaciones más vulnerables y desprotegidas del distrito de Ahmednagar, estado de Maharashtra, India.
  • FUNDACIÓN MUNDUBAT - MUNDUBAT FUNDAZIOA. Proiektua: Apoyo a la estructura sanitaria en Atención Primaria de la wilaya de Auserd, campamentos de Refugiados Saharauis de Tindouf, Argelia.
  • FUNDACIÓN VICENTE FERRER. Proiektua: Mejora de la calidad de vida e integración social de personas con discapacidad física o movilidad reducida en los distritos de Anantapur y Kurnool, India.

Izen-emateak:

Ekitaldia irekia den arren, etorriko zarela konfirmatzea eskertzen dizugu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScc1UpAokUZWBr3xzArEAr0TPG0kMcNcgtMbX8g8tpSV-N1FA/viewform?usp=sf_link

Egitaraua:

 

 

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri