COMGI

Unibertsitate espedienterik onenak saritzen dituen Jesús Galán saria deitu da

14/04/2011

2009-2010 ikasturtean karrera amaitu dutenek parte har dezakete

 

2011/04/14

Umezurtzen eta Medikuen Gizarte Babeserako Asturiasko Printzea Fundazio Patronatuak Jesús Galán sariaren XXXI edizioa deitu du. Sari honen bidez, Patronatura atxikita dauden medikuen umezurtzek ikasketetan duten ahalegina eta saiakera aitortzen da.

Sariak bi modalitate ditu, bata medikuntza ikasketetan espedienterik onena izan duen medikuaren umezurtzari eskainiko zaiona; bestea goi mailako edozein ikasketetan espedienterik onena izan duen medikuaren umezurtzarentzat. Saria 5.000 eurotakoa da modalitate bakoitzean eta 2009-2010 ikasturtean ikasketak amaitu dutenek parte har dezakete nahiz eta Patronatuko bekarik edo laguntzarik jaso ez izan.

Ikasketetako espedientea elkargora bidali behar da eta elkargoa arduratuko da Fundaziora bidaltzeaz. Espedientea Gipuzkoako elkargora ekainak 30a aurretik bidali behar da eta elkargoak ondoren hautagaiak Fundaziora bidaliko ditu. Irailean Patronatuak egingo duen bileran aukeratuko dira irabazleak.


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri