COMGI

Gipuzkoako Poliklinikan dago Euskadiko lehen ekokardiografo eramangarria

24/09/2010

Aparatua erabiltzeak diagnostikoak baieztatzeko itxaronaldia murriztea ahalbidetzen du

Gipuzkoako Poliklinikako Kardiologia Zerbitzu Integratuak ekokardiografo eramangarri bat dauka 2010eko maiatzaren hasieraz geroztik, eta horri esker ekokardiografiak kontsultan bertan edo beste edonon egin ditzake. Emaitzak berehalakoak direnez, murriztu egiten da diagnostikoa baieztatzeko eta tratamendua ezartzeko garaian gaixoak egin beharreko itxaronaldia.

Aparatuak odol-fluxuaren irudiak ematen ditu koloretan, gaixoari elektrodorik ezarri behar izan gabe, eta ekokardiografo tradizionala ordeztu dezake kasuen % 95ean baino gehiagotan.

Azterketa kardiologikoak egiteko erabiltzeaz gain, poltsikoko tresna honek –390 gramoko pisua du– sabelaldeko, pediatriako eta urologiako azterketak egiteko balio du, baita toraxeko mugimenduak eta pleurako fluidoak antzemateko ere.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri