COMGI

Rafael Matesanz: "Oso zaila da Euskal Herriko emaile kopurua gainditzea"

26/01/2011
 (Lehio Berrian)


Nahiz eta pasaden urtean Estatuan organo emaileen kopurua jaitsi egin zen, kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoan gora egin du eta milioi biztanleko 40 izatea lortu ere.

 

2011/01/26

Hauxe da munduko tasarik altuena. Rafael Matesanz, Espainiako Transplante Elkarte Nazionaleko zuzendariak Donostian emandako hitzaldian azaldu zuenez, oso zaila da emaile kopuru hori gainditzea, organoak eman ahal izateko heriotza entzefalikoa gertatu behar baita.

Azken urtetan, bide-segurtasun arauak medio trafiko istripu gutxiago izan da, eta honekin batera baita organo emaile gutxiago ere. Honen guztiaren ondorioz, buruko hemorragiaz hiltzen diren adin handiko pertsonak izaten dira gaur egungo organo emaileak eta ez ordea trafiko istripuan hildako gazteak. Matesanz doktoreak emandako datuen arabera, 90. hamarkadaren hasieran organo emaileen %45a trafiko istripuan hildakoak ziren, pasaden urtean, berriz, emaileen %5a baino ez ziren trafiko istripuan hildakoak.

Gauzak horrela, zergatik dago horrenbesteko emaile kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan? Hiru arrazoi dago Matesanz doktorearen esanetan. Bertako antolakuntza sistema, familiek organo eskakizunari oso gutxitan ezezko esaten dutela eta adinekoa dela bertako biztanleriaren gehiengoa eta ondorioz gehiagotan izaten direla istripu zerebro baskularrak.

Donostian urtarrilaren 18an, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta Rotary Club elkarteak gonbidatuta, transplanteei buruzko hitzaldia eskaintzen izan zen Rafael Matesanz, Espainiako Transplante Elkarte Nazionaleko zuzendaria eta 2010.eko Nazioarteko Lankidetzako Asturias Printze sariduna.


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri