COMGI

Publizitate engainagarria Interneten

07/12/2010

TEMDI - the European Medical Directory-k mehatxuzko gutunak bidaltzen ditu ustez doaneko publizitatea zena ordainarazteko. 

 

2010/12/07
 

Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak jada jakinarazi duenez, http://temdi.com tokian iragarkiak jarri izanagatik dirua erreklamatuz, mehatxuzko gutunak bidaltzen ari da TEMDI - The European Medical Directory delakoa. Enpresa honen jokabidea publizitate engainagarria denez, dirua eske gutunik jasoz gero ez ordaintzea eta, bide batez, bertako abokatuekin harremanetan jartzea eskatzen du Elkargoko Aholkularitza Juridikoak.

Izan ere, eskainitako publizitatea doanekoa dela pentsarazten du TEMDIk http://www.mukaumedia.co.uk/temdi-european-medical-directory-scam-decide/ web orriak azaltzen duen bezala. Sendagileak sinatzen duen kontratua, ordea, hiru urtekoa da eta TEMDIk urte bakoitzeko 950na euro eskatzen ditu.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri