COMGI

Publizitate engainagarria ate joka

17/06/2011

TEMDI-k mehatxuzko gutunak bidaltzen ditu ustez doanekoa den publizitatea ordaintzeko eskatuz
 

 

2011/06/17
 

Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko aholkulari juridikoek jakinarazi dutenez, TEMDI - The European Medical Directory delakoa, berriro ere, mehatxuzko gutunak bidaltzen ari da. http://temdi.com tokian iragarkiak jarri izanagatik dirua erreklamatzen zaio medikuari gutun horien bidez.
 

Toki honetan bertan aurretik adierazi bezala, eskainitako publizitatea doanekoa dela pentsarazten du TEMDIk. Hala ere, aldez aurretik jakin gabe sendagileak hiru urtetarako kontratua sinatzen du. Kontratu honen arabera, urtero 950 euro ordaindu behar zaizkio TEMDIri. Enpresa honen jokabidea publizitate engainagarria denez, diru eske gutunik jasoz gero ez ordaintzea aholkatzen dute Elkargoko aholkulari juridikoek.
 

Hala ere, hau ez da medikuek jasotzen duten era honetako publizitate bakarra. Izan ere, oso antzeko jokaera duten beste enpresek ere jotzen ari dira medikuengana. Hau da, publizitatea lehen urtean doanekoa da, baina bigarren urtetik aurrera ordaindu beharrekoa dezentekoa da nahiz eta aldez aurretik ez da horretaz ezerez esan. Egoera hauek ekidin ahal izateko, edozein zerbitzu onartu aurretik, jasotako eskaintza benetan doakoa dela ziurtatzea aholkatzen da.


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri