COMGI

Produktu homeopatikoei buruzko adierazpena, Gipuzkoako Mediku, Haginlari, Albaitari eta Farmazilari Elkargoek sinatua

27/04/2018

Adierazpen hau sintatzen duten osasun-elkargoek (hemendik aurrera Elkargoak bezala adieraziko dira) biztanleriaren osasun eskubidea era eraginkor batean betetzeko konpromiso publiko bat dugu.

Osasun profesionalen egintza profesionalak, ebidentzia zientifikoan eta kalitate teknikoan oinarrituta egon behar dutela berresten dugu.

Medikamentuei buruzko informazioak egiazkoa, zientifikoa, ebaluatua eta momentuko ezaugueretarako egokitua izan behar du.

Bai gizaki nahiz animalietan, terapia farmakologikoaren kalitatea hobetzea eta eraginkortasuna frogatuta duten tratamentuak jasotzearen eskubidea bermatzea, Elkargoek partekatzen dugun helburu bat da.

Homeopatia, modu terapeutiko bezala, urte askotan eztabaida arrazoia izan da. Asko dira beste herrialdeetan homeopatiaren inguruan postura kritikoa hartu duten erakunde publiko, organizazio, instituzio, elkarte zientifiko eta profesionalak. Haien garrantzia eta osasun aginteagatik, hausnarketa egin eta aintzakotzat hartu behar ditugu.

Horregatik, produktu eta medikamentu homeopatikoen inguruan Elkargoek duten posizioa ezagutaraztera behartuta ikusten gara.

Eraginkortasunak eta segurtasunak, medikamentuen egoera erreala erakusten dute terapia guztien artean. Medikamentu homeopatikoek terapia farmakologikoan erabiltzen diren edozein produkturen estandar berberak bete behar dituzte eta nahitaez ebaluatuak eta balioztatuak izan behar dira kalitate, eraginkortasun eta segurtasun aldetik, ebidentzia zientifikoa izateko irizpideak betez.

Egungo ezaguera zientifikoaren arabera, ez dira produktu eta medikamentu homeopatikoen eraginkortasuna bermatzen dituzten argumentuak existitzen, eta ondorioz, horien erabilpen zilinikoa justifikatzen dutenik ere ez.

Terapia homeopatikoa ez da zientifikoki egiaztatuta daduen ohiko tratamentuen ordezko terapia bezala erabili behar, ezta arazo mediku baten inguruko kontsulta osasun profesionalei egitea atzerarazteko ere, honek guztiak gizaki eta animalien osasuna arriskuan jar dezake eta. 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri