COMGI
Hasiera > 

PATOLOGIA DUALEKO X. JARDUNALDIAK: PATOLOGIA DUALEKO SINERGIAK  [2019/11/28 - 2019/11/29]

Data: 2019/11/28 - 2019/11/29
Hasiera ordua: 09:00

Agerikoa da pertsona askok aldi berean pairatzen dituztela adikzioari lotutako nahasmenduak eta nahasmendu psikiatrikoak. Komorbilitate hori eztabaidaezina da kasu batzuetan, egin berri diren azterketa askok adierazten dutenez; eta hortik datorren erronka hau da: ados jartzea patologia duala izenekoaren oinarrizko alderdien inguruan. Urteroko jardunaldi hauetan, alde batetik, azaleratu nahi da nola aldatzen ari den etengabe patologia dualaren errealitatea gaurko gizartean; eta bestetik, eman nahi da profesionalen lanaren eta neurozientzien aurrerakuntzaren berri.

Informazioa: https://www.osakidetza.euskadi.eus/ekitaldia/patologia-dualeko-x-jardunaldiak-patologia-dualeko-sinergiak/ab84-oskcon/eu/

2019KO AZAROAREN 28A, OSTEGUNA

9:00 Jardunaldien aurkezpena: Nekane Murga. Osasun sailburua.

9:30-11:00 Lehen mahaia. Moderatzailea: Gregorio Montero. Adikzioetako neurobiologia. Javier Ogando.

11:15-12:00 Bigarren mahaia: Esku-hartze okupazionala, esku-hartze soziala.

Moderatzailea: Mª Begoña Hernani.
1.  Drogen eragina okupazioan:  Barrualde Galdakao ESIko UDko ikuspegia. Mari Carmen Cifuentes eta Ruth Esteban.

2.  Patologia dualeko esku-hartzea, exijentzia txikiko egoitza-baliabideetatik. Imanol Bilbao.

12:00-12:30 Atsedenaldia. 

12:30-14:00 Hirugarren mahaia: TDAH eta adikzioak. Moderatzailea: Verónica Blanco.

1. TUS eta TDAH: Arrisku-faktoreak eta mantentzaileak. Iban Onandia.

2. TUS eta TDAH, Komorbilitatea ikuspuntu ebolutibo batetik. Maite Ramírez.

16:00-18:00 KASU-TAILERRA Moderatzailea: Marisol Mondragón.

• Substantzia lurrunkorrak erabiltzea nerabeekin. Mayte López.

• Esperientzia traumatikoak eta sustantzien kontsumoa nerabezaroan. Gonzalo Mancebo.

• TGD eta adikzioak. Laura Ramos eta María Bellido.

• Drogen erabileraren ikuspegi historikoa. Oihan Uriarte.

• Kannabisa eta antipsikotikoekiko erresistentzia. Andrea Garcia eta Sonia Rivero.

• Chemsex eta patologia duala: goraka doan fenomeno bat. Xabier Múgica eta María Martinez.

18:00-19:30 Bizitegi Antzerkia “Ez gara hildakoak” Zenbatu Taldea, antzerki komunitarioko taldea. 

2019KO AZAROAREN 29A, OSTIRALA

9:00-10:30 Lehen mahaia: Adikzioak eta gizartebazterketa. Moderatzailea: Cristina Castrillo.

1. Zigorren ordezko aukerak. Heraclio Varona.

2. Auzitegi-peritazioa: Patologia duala eta generoindarkeria. María Ángeles Elicegui.

10:30-11:00 Atsedenaldia.

11:00-12:30 Bigarren mahaia: Adikzioak eta psikoterapia. Moderatzailea: Jessica Heemskerk.

1. Terapia dialektiko-konduktuala eta adikzioak. Taldeesperientzia bat. Idoia Larrañaga eta Mikel Palacios.

2. Kontsumo eredu berriak: klinika eredu berria? Juan Iglesias.

12:30-13:30 Amaierako hitzaldia.

Aurkezlea: Elida Grande.

Senean egotearen pribilegioa: generoa, osasun mentala eta indarkeria estrukturala. Irantzu Varela. 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri