Bizkaiko Sendagileen Elkargoak mahai inguru hau antolatu du elkargokideei, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei eta gurasoei zuzenduta.
Helburua da, adituen eskutik, pantailen erabilerak haurtzaroan eta nerabezaroan osasun fisiko, psikiko eta emozionalean dituen ondorioak ezagutzea eta sakontzea.
Mahaia urtarrilaren 28an izango da, 18:00etan, Bizkaiko Sendagileen Elkargoko (CMB) Areilza aretoetan, eta zuzenean emango da CMBren YouTube kanalean. Interesa duten pertsonek zuzenean ikusi ahal izango dute esteka honen bidez: «Pantailen erabilera haurtzaroan eta nerabezaroan».
Aurkezlea eta moderatzailea: Cosme Naveda, CMBko presidentea
Parte-hartzaileak: Gregorio Montero, Psikiatrian aditua, eta Telmo Lazkano, hezitzailea eta osasun digitalean aditua.