COMGI

Orain arte indarrean zen Kode deontologikoa ordezkatu duena onartu berri da

15/07/2011

Kontzientzia-eragozpena aurreikusten du

2011/07/15


1999a geroztik indarrean izan den Deontologia kodea ordezkatzen duen kodea onartu berri du OMC-k Espainiako Medikuen Elkargoak batzen dituen erakundeak. Bi urtez aztergai izan den testua pasa den uztailak 9an onartu zuen OMC-ko batzar nagusiak.

Europan dauden deontologia kodeen artean aurreratuenetakoa da Juan José Rodríguez Sendín OMCko presidenteak esan bezala. Besteak beste, irakur eta erabili erraza izatea espero da. Izan ere, asmoa da baita herritarrek ere irakurtzea, horrela jakingo bai dute medikuengan zer itxaron dezakete eta medikuei zer eskatu.

Oraingo kodeak, aurrekoarekin alderatuta, bost kapitulu eta hamasei artikulu berri ditu. Besteak beste, froga genetiko, kirol dopina, medikuntza-irakaskuntza, bizitzaren amaierako arreta eta kontzientzia-eragozpenari buruzko testu berriak gehitu zaizkio.

Deontologia medikoko batzorde nagusiko presidentea den Marcos Gómez Sancho doktorearen esanetan, kodea erabat berria da, esperientzietan oinarrituta eta ez ordea ustetan edo iritzitan.

Kontzientzia-eragozpena aurreikusten du oraingo deontologia kodeak, kontzientzia-eragozpena zer den eta zer ez den ondo berezituta eta sakratuak diren bi oinarri errespetatuz: medikuaren askatasuna eta gaixoaren autonomia, alegia. Horrezaz gain, oraingo edizio honetan, medikua eta gaixoaren arteko harremanei buruzko testua ustez onartuko den Gaixoaren autonomiari buruzko legeari egokitu nahi izan zaio.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri