COMGI

Opiazeoen erabilerari buruzko ikastaroa Interneten Lehen Arretako medikuentzat

09/11/2010

Medical Education Agency-k antolatutako ikastaroa dohainik da sendagileentzat eta 4,9 kreditu ditu

 

2010/11/09

Azaroak batean hasi eta maiatzak 30ean amaituko da oinazeari aurre nola egin eta nola tratatu helburua duen ikastaroa. Mina handia edo oso handia denean opioz egindako analgesikoak oso eraginkorrak izan arren, Espainian medikuakoso gutxitan agintzen ditu era honetako botikak. Izan ere, “Pain in Europe” ikerketaren arabera, %1ean bakarrik agintzen dira botika hauek.

Interneten bidez egingo den ikastaro honek aldiz, opiazeoak nola erabili, zein gaixoei agindu, albo-ondorioak nola gobernatu, eta abar aztertuko da. Analgesian oinarrizko farmakologia zein den; mina edo oinazea nola ebaluatu; min mota ezberdinak (gihar eta hezurduretakoa, minbiziak erangindakoak…) eta abar aztertuko da hiru modulutan.

Ikastaroa Emilio Blanco doktoreak koordinatzen du eta berekin batera Concepción Pérez, Madrileko La Princesa ospitaleko Oinaze unitateko burua, eta Feliciano Sánchez, AECC elkarteko zainketa aringarrietako unitateko medikua, arituko dira. Informazio gehiago lortzeko eta izen emateko: www.opioideshoy.com

 

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri