COMGI
Hasiera > 

OEEren 32. Osasun Biltzarra [2023/04/21]

Hasiera: 2023/04/21
Hasiera ordua: 09:15

32. Osasun Biltzarra: Osasunaren sustapena guztion ardura

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) 2023 urteko biltzarrerako hiru mahai-inguru eta lau tailer antolatu dira. Mahai-inguruetako hizlariek hainbat proiektu eta esperientzia aurkeztuko dituzte eta tailerrek, berriz, osasun-sustapenerako tresna eta abileziak garatzeko balioko dute. Komunikazio eta posterren bitartez ere izango da aukera ekarpen gehiago ezagutzeko. Aurkeztutakoen inguruan guztion parte hartze eta eztabaidarako espazioa sortu nahi da. Biltzarra zuekin guztiokin garatu nahi da, osasunaren sustapenean ere guztiok daukagulako ardura.

EGITARAUA: https://www.oeegunea.eus/biltzarrak/egitaraua

OEEren Osasun Biltzarrerako komunikazioak

Gogorarazten dizuegu aurtengo OEEren 32. Osasun Biltzarrera komunikazioak aurkezteko epea urtarrilaren 31an amaituko dela. Oraingoan, auzolana osasun-alorrera ekarri nahi izan dugu. Horrexegatik, osasunaren prebentzioari heltzeko ikuspuntua batera ekitetik, elkarri laguntzetik eta eztabaidak onartzetik abiatzen da.

Informazio osoa: https://www.oeegunea.eus/berriak/ikusi/2023-01-13/oeeren-osasun-biltzarrerako-komunikazioak

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz