COMGI

Web domeinu berria Elkargoan

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak bere web helbidea aldatu du.
Orain arte baliatu duen www.gisep.org alde batera utzi eta www.comgi.eus helbidea du orain.

Helbide hau COM siglek (Colegio Oficial de Médicos) eta GI silabek (Gipuzkoa) osatzen dute. Aldaketa honen helburua da, batetik, Elkargoak domeinu errazagoa eta intuitiboagoa izatea, eta, bestetik, Estatuko gainontzeko Elkargoek baliatzen duten eskemari jarraitzea: COM siglak eta norbere herrialdeko silabak.

Aldaketa honez gain, .eus domeinura ere salto egin du Elkargoak. Aurreko helbidearekin ere domeinua erosita bazuen ere, helbide berri honekin egin du salto, azkenean, euskal domeinura.

Hemendik aurrera, beraz, www.comgi.eus helbidean topatuko duzue Elkargoko webgunea. Langileen helbide elektronikoek ere amaiera horixe izango dute. Adibidea: info@comgi.eus.

Aldaketa martxan bada ere, gisep.org erabiltzen duena webgunera iritsiko da eta mezu elektronikoak ere jasoko ditugu. 

GOMENDIOAK:

  • Elkargoko webgunea zure gogoko webguneen artean gorderik baduzu, gaurkotu ezazu helbidea.
  • Langileen helbideak zure kontaktu zerrendan badituzu, gaurkotu itzazu. 

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri