COMGI

Mugarik Gabeko Medikuak eta Elkargoak kolaborazio hitzarmena sinatzen dute

Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko presidenteak, Manuel Garcia Bengoecheak, eta iparraldeko Mugarrik Gabeko Medikuen ordezkariak, Nagore Eskisabel Zubillagak, kolaborazio-hitzarmena sinatu dute aste honetan Sendagileen Elkargoan.

Akordio honen helburu nagusia Mugarik Gabeko Medikuak egiten dituen ekintza mediko – humanitarioen lana hedatzea da. Era berean, Elkargoko Fundazioak garatzen dituen jardueren baitan, gizartearentzat nahiz sendagileentzat interesgarriak diren gaien inguruko tailerrak eta eztabaida-mahaiak bultzatuko dira.

Aipaturiko hitzarmenari esker, Elkargoak euren sendagileei ezagutaraziko dizkie, bere kanalen bidez, Mugarik Gabeko Medikuek Gipuzkoan egiten dituzten ekintzak, baita GKEarekin erlazionatutako gai eta kanpaina desberdinak ere.

Mugarik Gabeko Medikuak erakundea 45 urte baino gehiago daramatza premiazko arreta mediko eta humanitarioa ematen. Hemendik aurrera, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute, bai sendagileei bai gizarteari zuzendutako ekitaldi desberdinak ezagutzera emateko baita biztanleria ahulenen egoerari buruz informatzeko eta kontzientziatzeko.  

IKUS AKORDIOAREN OSTEKO BIDEOA

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri