COMGI

MIR 2018 azterketarako zerrenda definitiboak

Espainiako Osasun Ministerioak argitara eman ditu MIR 2017-2018 deialdirako onartuen eta ez onartuen zerrenda definitiboak. 

Guztira, 14.811 pertsonek izena eman dute eskaintzen diren espezialitateetarako, baina 13.244 hautagai izan dira onartuak. Gainontzeko 1.567ek ordainketaren bat egin edota falta den dokumentazioren bat aurkeztu beharko dute zerrenda definitiboan sartu nahi badute.  Osasun Ministerioak 10 egun eman ditu erreklamazioa egin ahal izateko. 

2018ko MIR azterketa

MIR azterketa datorren otsailaren 10ean egingo da, Espainia guztian aldi berean. Horretarako 50 zentro izendatu dira eta azterketa egiteko 550 mahai. 21 hiri desberdinetan egingo dira azterketak. 

Data hori pasata, martxoaren 6an azterketaren behin-behineko emaitzak argitara emango dira eta apirilaren 3an behin-betikoak. 

Azkenik, plazen izendatzea apirilaren 17an egingo da.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri