COMGI
Hasiera > 

Liburu aurkezpena: Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak  [2021/12/01]

Hasiera: 2021/12/01
Hasiera ordua: 17:30

2017ko Agote Saria irabazi zuen lana argitaratu berri da, Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak titulupean. Maialen Berridi gure elkargokidea da lanaren egilea eta UEUk argitaratu eta COMGI Fundazioak diruz lagundu du. 

Datorren abenduaren 1ean Elkargoan egingo da honen aurkezpena eta presentzialki nahiz online bitartez jarraitu ahalko da ekitaldia.

  • EGUNA: Abenduak 1
  • ORDUA: 17:30ean
  • LEKUA: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko areto nagusia

Parte hartuko dute: 

  • Maialen Berridi, liburuaren egilea eta familia-medikua.
  • Iñaki Eizaguirre, COMGI Fundazioko presidentea.
  • Kepa Sarasola, UEUko presidentea.

Moderatzailea: Ana Soro, COMGIko komunikazio arduraduna.

Aurkezpena ZOOM bitartez online jarraitu nahi duenak ondorengo estekan izena eman behar du:

https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_QUpmxsHPT_K03inUfnpUWQ

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz