COMGI

Euskal Herriko sendagileek jasandako erasoek % 3 egiten dute gora urtean

24/09/2010

Euskal Herriko sendagileen ia % 40ak erasoren bat jasan du noizbait

Sendagileen aurkako erasoek urtean % 3 inguru egin dute gora azken 20 urte inguruan, eta Euskadin lanean diharduten sendagileen ia % 40ak erasoren bat jasan du bere bizitza profesionalaren uneren batean. Datu horiek jasotzen ditu, besteak beste, Gizaker enpresak Euskal Herriko Medikuen Kontseiluarentzat egin zuen eta 2009ko otsailean argitaratu zen inkestak.

Erasoen biktima nagusiak medikuntza orokorreko sendagileak, familia-medikuak eta larrialdietako sendagileak dira. Izan ere, erasoak medikuaren lantokian gertatzen baitira ia beti. Gaixoen eskakizunak ez betetzea, izapideen administrazioa (bajak, errezetak, etab.) eta itxaron behar izatea izan ohi dira nagusiki erasoen arrazoiak. Kasuen % 78an momentuko haserrealdiak eragin zuen oldarra.

Erasoa jasan duten sendagileen % 11,8ak bakarrik jarri dute salaketa agintarien aurrean. Salaketarik jarri ez zutenek gertaerei garrantzirik ez emateko egin zuten kasuen % 38,35ean, eta erasotzailea gaixo dagoela pentsatzen zutelako kasuen % 5,8an.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri